XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azken sailean lau txosten bildu dira, LSP ikastaroetarako material pedagogiko eta estrategia egokiak zeintzu diren aztertuz.

Ikastaro gehienak enpresaren eremuaren barruan egiten direnez gero, ondoen egokitzen diren aktibitateak ondorengoak dira: hornitzaileei erosketak, gutunak idaztea, telexak bidaltzea, kontratuak egitea etab.

Helmut Pô*nisch-en ustez (), lan-inguruak aktibitate pedagogikoak aurkitzeko aukera asko sortzen ditu.

Jûngen Beneke-k () profesionalekin erabilitako simulazio-teknikak deskribatzen ditu.

Peter Fischel-en artikuluan () LSPko irakasleek profesionalen behar linguistikoei erantzun behar dietela azpimarratzen da.

Christa Bollert eta Richard Kurman-ek () LSPaz arduratuko den buletin baten berri ematen dute.

Buletin horren helburua, LSPko ikastaroak egin dituzten profesionalen hizkuntz trebetasunak mantentzea da eta horretarako hiztegi erabilgarriak, puzleak, irudiak, konkurtsoak eta beste zenbait gauza argitaratzen dira buletinean.

Gure ustez liburu honek eta antzekoek mesede handia egin diezaiokete hizkuntzen irakaskuntz prozesuari zenbait arazori buruzko argitasuna ematen bait dute.

LSPko irakasleak behartuak daude beren metodologia eta materialgintzaren ikasleen behar espezifikoak oso kontutan hartzera eta agian hau LSPak hizkuntzen irakaskuntza jeneral edo ez-berezituari egin diezaiokeen ekarpenik nagusiena: metodologiak ikasleen beharren arabera eraiki behar dira eta ikasleak, linguistikoki zeharo definituak izango diren ataletan murgildu behar dira ikastaroan.

Literaturazko testuak aztertzen dituzten ikasleen helburuak eta behar komunikatiboak dituztenenak oso desberdinak dira eta irakasleak gogoan eduki behar du beti puntu hau.